XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zonbat denbora du Mayalenek ez duela ene berririk?.

Hilabethe bat? Berdin.

Aspaldi du ez nizala hoin luzaz ixilik egon.

Lehen ere gertatu zautan ba gauza bera.

Lehen eta azken aldia zela uste nuen.

Eta orai berriz haste!.

Nere buruaz ahalge niz.

Maitearen ganik urruntzen ari nizala iduri zaut.

Eta harek maite ote nu beti?.

Ez dakit.

Izigarri da bakartasuna.

Bestek bazterrerat utzia nutela uste dut.

Menturaz nihaur naiz bestetarik urruntzen ari, nihaur nere buruari harrika.

Etxerat joan nintake gogotik.

Eta gero? Eta bihar? Nola izanen niz?.

Berriz hunat itzuli beharko, beste batzu bezala?.

Ezin bizia omen da han ere.

Aski sos badut Mayalenekin egin ginituen xede eder heien obratzeko?.

Zertako etorria niz ni hunat?.

Sos egiterat? Ez da besterik.

Ez dut estakururik sosa baizik.

Sosa... Sosa....

Denbora galtzen ari nintzala nion Eskual Herrian.

Etxean etzuten ene beharrik.

Beñat han da.

Eta ni? Ni? Nahi nuen lekurat joaiteko sortua.

Zer naiz ni laborari bat baizik?.

Ez dut sekulan bertzerik ikasi.

Alta etxean ba ahal zakiten etzutela ene beharrik ukanen handitu-ta.

Mutil? Eta laborari etxe batean?.

Ez nuen holakorik nahi.

Auzoko mutilaren ganik ez duta behin eta behin entzun mozkorra zelarik, lan tzarren guziak harendako zirela?.

Mutil? Ez.

Lurrari sobera fida dira oro, lurrak gizona hazten duela.

Zertarat joan ere hirirat?.

Untzi ikuzterat Sukalde xahatzerat?.

Lantegi garbitzerat?.

Bide egiterat?.

Lan zikin guziak gu bezalako trixte bazuentzat dira.

Lan zikinak, bestek nahi ez dituztenak, sekulan aberasteko menturarik gabe.

Hogoi-ta bi urtetan ez nezaken holakorik onhart.